Esku artean         
"Lan hoberena da pertsona zoriontsuen esku uzten dena" Víctor Pauchet

Esku artean ditugun proiektuak eta zerbitzuak

ARGITALPENAK

AZ Partaidetzak liburuak eta gidak argitaratzen ditu herritarren partaidetzarekin eta berdintasunarekin lotutako gaietan. 

Esku artean dugu Aguraingo Historia sortu duten Emakumeak ikerketa/liburuaren elaborazio parte hartzailea eta ondorengo argitalpena Aguraingo Udalarentzat.   

LAGUNTZA TEKNIKORAKO ZERBITZUAK 

AZ Partaidetzak Administrazio Publiko desberdinetako berdintasunerako aholkularitza teknikoko zerbitzuak kudeatzen ditu zuzenean. 

Esku artean, Arabako Lautadako Kuadrilako Berdintasunerako Zerbitzua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkarte eta Kolektibo Feministei zuzendutako Aholkularitza Zerbitzua ditugu. 

IKERKETAK

AZ Partaidetzak herritarren partaidetzari eta berdintasunari buruzko ikerketak egiten ditu. 

Esku artean, EAEan bizi diren amabakarreko familien errealitateari buruzko azterketa egin dugu BG Amabakarreko Familien Elkartearentzat, eta Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak  diruz lagundutakoa.   

IDAZKARITZA TEKNIKOAK 

AZ Partaidetzak Federazio, Elkarte, Gune eta Kontseiluen Idazkaritza Teknikoaren zereginak egiten ditu.  

Esku artean, FE.VI. - Euskadiko Emakume Alargunen Elkarteen Federazioaren Idazkaritza Teknikoa dugu. 

DIAGNOSTIKOAK ETA PLANAK 

AZ Partaidetzak Berdintasunerako Diagnostikoak, Ebaluazioak eta Planak egiten ditu, Erakunde Publikoei zein Enpresa Pribatuei. 

Esku artean eta sektore pribatuan TRANSITIA enpresaren Diagnostikoa eta Berdintasun Plana izan ditugu.

PROTOKOLO ETA ORDENANTZAK 

AZ Partaidetzak Berdintasunerako edota Herritarren Parte hartzerako protokolo eta udal zein udalez gaindiko ordenantzak prestatzen ditu. 

Esku artean izan dugu Arabako Lautadako Kuadrillako INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZA HOBETZEKO ERAKUNDEEN ARTEKO II. KOORDINAZIO ETA JARDUERA PROTOKOLOA eta ondorengo ekintza plana.   

PRESTAKUNTZA 

AZ Partaidetzak prestakuntza espezializatua ematen du Berdintasunaren eta Herritarren Parte-hartzearen alorrean. 

Esku artean Arabako SARTUren "Profesionaltasun ziurtagiria: Emakume eta gizonen berdintasun eraginkorraren sustatzea" ikastaroa izan dugu. 

EKITALDIEN ANTOLAKETA  

AZ Partaidetza berdintasunarekin edota herritarren partaidetzarekin lotutako kanpainak, hitzaldiak, foroak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ditu. 

Esku artean, FE.VI. - Euskadiko Emakume Alargunen Elkarteen Federazioarentzat antolatutako emakume alargunen egoerari buruzko urteroko Ate Irekien Jardunaldiak ditugu. 

HERRITARREN PARTAIDETZARAKO  PROZESUAK 

AZ Partaidetzak 17 urteko esperientzia du mota guztitako prozesu parte-hartzaileak bultzatzen, gauzatzen eta dinamizatzen.

Esku artean 2.500 gasteiztarren borondatezko parte hartzearen kudeaketa izan dugu ZARAMAGA FILMS zinema ekoizpeneko enpresaren "Gasteiz Martxoak 3" pelikularen filmaketarako.  

SENTSIBILIZAZIORAKO KANPAINAK 

AZ Partaidetzak kontzientziatzeko kanpainak diseinatu eta gauzatu ditu berdintasunarekin eta partaidetzarekin lotutako gaietan. 

Esku artean, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen genero indarkeriaren aurkako Arbolaren kanpaina izan genuen, Uribe Kostako Andra Barriak Elkartearen Kontseiluaren eskutik.