Gure lantaldea              
“Talde lanaren gauzarik ederrena da beti zure ondoan beste pertsona batzuk dituzula"   Margaret Carty

Coral García de las Heras

AZ Partaidetzako bazkide sortzailea eta zuzendaria

Coralek Soziologiako ikasketak ditu, eta 'Genero eta Berdintasuna Sektore Publiko eta Pribatuetan. Berdintasun Politiken arloko espezializazioa' izeneko Masterra dauka.  

Bere lana prozesu parte-hartzaileetan garatu du, batez ere emakumearen ahalduntzea sustatzeko. 

Jaione Almirante Uranga

AZ Partaidetzako Proiektuen Arloko Arduraduna 

Jaione politologoa da eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko eta Berdintasun Agenteen Masterra dauka, Administrazioan zein Enpresan espezializatua.  

2010az geroztik, Berdintasun Teknikari hau AZ Partaidetzako Proiektuen Arloko arduraduna da. 

Jone Unzaga Galnares

Berdintasun arloko koordinatzailea 

Jone gizarte-langilea da eta Berdintasun Agente gisa lan egiten du. Hezkuntzan eta administrazio publikoan dago espezializatuta eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako zein Generoaren Ikerketa Feministako Masterrak ditu, azken hau Desberdintasunak eta Aldaketa Sozialaren espezialitatean.  

Gaur egun Arabako Lautadako Berdintasun Zerbitzua koordinatzen du. 

Álvaro González de Langarica De Quintana

AZ Partaidetzako bazkide sortzailea eta herritarren partaidetzaren arloko koordinatzailea

Álvaro Informazio Zientzietan lizentziatua da (Publizitateko espezialitatea) eta Gidoigintza, Zinema eta Ekoizpena ikasi zituen ondoren. 

Herritarren partaidetzaren arloa kudeatzeaz gain, Álvaro enpresaren irudiaren eta ikus-entzunezko produkzioaren arduraduna da. 

Ana Unzaga Galnares

Ikerketa eta Argitalpenen arloko Koordinatzailea 

Ana Gizarte Langintzan Graduatua da, eta bi master ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunekoa, eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean esku-hartzekoa. 

Gaur egun, bere lana emakumearen ahalduntzearen esparruan garatzen du eta Ikerketa eta Argitalpenen arloa koordinatzen du. 

Mary Mah Maimo

SM Manager / Strategist 

Mary lau hizkuntza menperatzen dituen kazetaria da. Komunikazioaren zein garapen integratu eta iraunkorraren bidezko ingurumenaren arloan aholkulari eta formatzaile da. Hogei urtetako esperientzia du proiektuen gauzatzean, dokumentazioan eta emakumeen ahalduntzearen aldeko kanpainen koordinazioan.  

Gure 'Comunity Manager'ek hainbat Master ditu: 'Informatika eta Komunikazio Teknikak'; 'Informazioaren Ikasketak, Artxiboak eta Liburutegiak'; 'Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eraginkorra'.