Nor gara      
 "Ez ditugu gauzak diren bezala ikusten, gauzak gu garen bezala ikusten ditugu", Anais Nin                                         


AZ Partaidetza Gasteizen kokaturiko aholkularitza-enpresa bat da, Berdintasunean eta Herritarren parte hartzean espezializaturikoa.

2002az geroztik, bere jarduera Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan garatzen da. 

2009an, gure enpresak Emakunderen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde dela egiaztatzen duen onarpen ofiziala lortu zuen. 

2016an, AZ Partaidetza iraunkortasunaren aldeko Itun Berdearen Komunitatearen kide bihurtu zen.  

Gure aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak hasierako diagnostikoetatik azken ebaluazioa egin arte irauten du, gure bezeroei zuzendutako prestakuntza barne, betiere lan eta prestakuntza prozesu osoa zaintzaren etikan oinarritzen dugularik.  

AZ Partaidetzak erakundeei laguntzen die kontuan hartuta pertsona zehatzik gabe ez liratekela existituko, eta horregatik, ahalduntze-prozesuetan laguntzeari garrantzi berezia ematen diogu.  

Zerk definitzen gaitu?

Ekintza sustatzearen aldeko ikerketa 


AZ Partaidetzan beharrak, arazoak eta gabeziak aurkitzeko asmoz gure ingurunearekiko dugun jakin-minak lehentasuna dauka. 

Ikuspegi eraldatzaile hau gurekin partekatzen duten taldeekin ikertzen dugu, horrela berdintasunezko gizarte baten aldeko parte-hartze eta aldaketa soziala sustatuz.  

Talde lana

AZ Partaidetzan talde lana gure aurkezpen lelotariko bat da. 

Pertsonen autonomia eta aniztasuna sustatzen dugu.  

Bizi garen gizartearen benetako berdintasuna bilatzen dugu, gure lanaren baitan zein kanpoan. 

Zeharkakotasuna

AZ Partaidetzan berdintasunaren zeharkakotasuna tresna metodologiko bat baino gehiago da. 

Berritzaileak gara; pertsona eta erakundeen arteko harreman eta izaera mota berrien bila gabiltza eta horretarako sorkuntzaren eta zorroztasunaren bitartez lan egiten dugu modu koherentean eta koordinatuan.